domingo, 23 de maio de 2010

sábado, 22 de maio de 2010

Hitzak bilduko banitu...

Penaz eta dolorez, TDTak Disney Channel ekarri zuen gure etxera, eta halaxe sufritu behar izan ditut harrez geroztik makina bat telesaio amorragarri; baina gaur pelikula bikain bat ikustea tokatu da: Babe txerritxoa. Bikaina benetan.

Filmearen kantu nagusia, irish pieza bat, reagge ikutu honekin, - bideoa bera ere delicatessen hutsa - zoragarri geratzen dana.

"If i ever had words to make a day for you..."


Satelitea eta ni

Esan izan balidate orain dala urte batzuk, nere ibilerak satelite batek jasoko zituela, eta bidali egingo zizkidala bueltan, etxean zehatz-mehatz estudiatzeko moduan, parre algara galanta botako nuen.


Farola baten argipean

Ordenagailuan zoko galdu batean aurkitzen diren batzuk: Sitgesen aurten, kale-artista bat kitarra jotzen.

sexta-feira, 21 de maio de 2010

quinta-feira, 20 de maio de 2010

terça-feira, 18 de maio de 2010

sexta-feira, 14 de maio de 2010

Ez da igoko erreala

Nere lagun Joxeanekin apustuak egiteko ohitura daukat, baita ia danak galtzeko ere. Asko arriskatzeko joera daukat eta. Baina baietz irabazi egin diodan azkena, hau da, ez dala igoko erreala lehenengo mailara:

Euskadi Irratiko Faktorian gaur goizean entzuna: Errealaren entrenatzaileak, Martin Lasartek, kantu bat ipini behar diela jokalariei partiden aurretik, Guardiolak Bartzelonakoei ipini ohi dien gisara...



Zein izango eta... Lau teilatu! Amaia Montero eta Mikel Erentxuren bertsioa!!!

____

terça-feira, 11 de maio de 2010

Pediatrarenean solasean

Gaur ume txiki zoragarri batekin egin det topo, pediatrarenean. Ez genuen alkar ezagutzen. Bere kezka txikia zeukala esan dit haren amak, ikastolara berandu iritsi behar zuelako, eta nik lasai egoteko esan diot. Gaur ikastola guztiak itxita daudela, danak ardiz beteta daudelako. Ikastolak ardiz beteta, eta andereñoak teilatu gainean. Zergaitik eta, otsoa mendian behera etorrita zegoelako…

Umea parrezka hasi da, ni serio-serio ikusita ere, parrezka... Baina, aspalditik ezagutzen baitet ume txikien pentsaera (hain xelebrea), banekien ume txiki hori, gaur arratsaldean ikastolara iritsitakoan, teilatu gainera begiratu behar zuela, lehenbiziko gauza; eta ikastolako atetik sartu orduko ere, ez zala oso lasai egongo, ardiren bat iskinen batetik noiz azalduko…

Beraz, zera gaineratu det pittin bat beranduxeago: lasai egoteko, otsoa menditik jetsita zegoela, bai, baina motorrean ibiltzeko. Astearte eta ostegunetan tokatzen dala, eta gaur asteartea dala. Beraz, gaur behintzat lasai egoteko.



Halaxe da ta! Otsoak motorrean ibiltzen dira astearte eta ostegunetan. Otsoak motorrean, eta oiloak trizikloan. Ume txiki honek ez omen ditu inoiz ikusi. Ea Ezkioko festetara igo al dan, eta ezetz. Ze pena! erantzun diot nik, laisterketa bat egon dalako. Ezkioko Triziklo gaineko Igo Oilo txapelketa.

Oilarrak irabazi duena, noski, zango luzeenak berak dituelako…


______

quinta-feira, 6 de maio de 2010

Nola gustatzen zaizkidan traste hauek



Gurpildunak, eta zaratarik ateratzen ez dutenak. Bi ezaugarri hoiekin, ez dio hainbeste inporta ere zer diren...

____


terça-feira, 4 de maio de 2010

Nere helbide elektronikoa da...



"tiene unos minutos para atenderme?" Baietz nik, patxada ederrean gaur, etxean. Halako batean, han nun eskatzen didan neska adeitsuak, Madrid, Salamanca edo auskalo ze hiri espainiarretik aritu zaidan neska saiatuak, nere helbide elektronikoa. Ai! Hasi naiz imajinatzen gure elkarrizketa, "patxpitx" ¿cómo?" "Sí, patxpitx, patx, pitx... patx, pitx" "Pach, cómo ha dicho, Pich...? Hasi naiz parrezka, ta ez naiz atrebitu ematen azkenean. (Postaz bidaliko didatela harpidetzeko formularioa, halaxe bukatu da)

Nere helbide elektronikoa ez dala oso internazionalki funtzionala, gauzak diren bezela.

__

domingo, 2 de maio de 2010

Kortozirkuitu informatiboa

Arrazoi duenik ezin ziurtatu, baina bai ziurtatzen det, begiak platerak bezela jarri zaizkidala hau irakurtzean. Gorka Erostarbek elkarrizketa egin dio Kaki Arkarazori:



"Askotan gehiegi ikasteak ez du onurarik ekartzen, bakoitzari bere nortasuna jaten dio. Honi guztiari buelta asko eman dizkiot, eta erremediorik ez duela uste dut.

Zergatik?

Gazte jendeak izugarrizko kortozirkuitu informatiboa dauka. Txikitatik entzuten dute musika gehiegi. Guk lau gauza geneuzkan buruan, eta gure nortasunak zeukan eremu askoz ere zabalagoa zabaltzeko. Gazteek hainbeste gauza eta eragin posible dauzkate buruan, ez daukatela ezer esateko. Jotzen duten edozer gauzak zerbait gogorarazten die. Joan beharko lukete denek mendira eta 10 urtez egon ezer entzun gabe. Hor dago paradoxa bat, eta horrek ez dauka bueltarik. Internetek kristoren kaltea egiten dio sormenari, nahiz eta kontrakoa dirudien. Paradoxa beldurgarria da. "

Maiatzak 2

Mundiala, Adurren atzoko Berriako zinta

Bonba bat New Yorken

Adierazgarria da Manhattanen lehertzera iritsi ez dan bonba baten berria egunkarietako lehen albiste izatea. Edonola ere, nere neurosiarekin bat dator, Manhattanera bidaiatzea Annapurnara igotzea baino arriskutsuagoa iruditzen baitzait. Eta nere barruan pizten dan galdera da: zerk eragiten ote du nere neurosia?