Umea parrezka hasi da, ni serio-serio ikusita ere, parrezka... Baina, aspalditik ezagutzen baitet ume txikien pentsaera (hain xelebrea), banekien ume txiki hori, gaur arratsaldean ikastolara iritsitakoan, teilatu gainera begiratu behar zuela, lehenbiziko gauza; eta ikastolako atetik sartu orduko ere, ez zala oso lasai egongo, ardiren bat iskinen batetik noiz azalduko…
Beraz, zera gaineratu det pittin bat beranduxeago: lasai egoteko, otsoa menditik jetsita zegoela, bai, baina motorrean ibiltzeko. Astearte eta ostegunetan tokatzen dala, eta gaur asteartea dala. Beraz, gaur behintzat lasai egoteko.

Halaxe da ta! Otsoak motorrean ibiltzen dira astearte eta ostegunetan. Otsoak motorrean, eta oiloak trizikloan. Ume txiki honek ez omen ditu inoiz ikusi. Ea Ezkioko festetara igo al dan, eta ezetz. Ze pena! erantzun diot nik, laisterketa bat egon dalako. Ezkioko Triziklo gaineko Igo Oilo txapelketa.
Oilarrak irabazi duena, noski, zango luzeenak berak dituelako…
______
Sem comentários:
Enviar um comentário